XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizimodua ehuneko hemezortzian igon denez, ehuneko hemetzortzian jaso beharko dituzu gure soldatak ere.

- Zoratu al zarete? Hainbat jende lanik gabe aurkitzen den garai honetan, denok lanpostu banatan mantentzen zaituztet, itxurazko soldatarik ez zaizue falta, zer nahi duzue gehiagorik?

Lotsarik bazenute ongile bezala goratuko nindukezue.

Iñaki, legeak ehuneko hamar besterik ez du agintzen.

Ez dut nik, hortik gora, zuenganako zorrik!

- Legea, noren legea? Zuena da kapitala, zuen artekoak dituzue legeginak, komenentzi guztiak dituzue zuen alde...

Baina, kontuz, ez uste greba hau txantxean doanik.

Langileok, denok bildurik, zuek baino gehiago garenez, gure eskabideak eskubide bihurtzen dira.

Etxe bat eraikitzeko langile asko behar badira, apurtzeko, bonbagile bat litzateke nahiko... kontuz!